Azpiegiturak

Azpeitiako San Martin egoitza

 

Maps-residencia-ancianos-azpeitia-dependencia

San Martin egoitza fundazioak, 86 egoiliarrentzako lekua dauka, beharren araberako eta zerbitzu orokorreko lau modulutan banatuta (solairuak). laugarren solairuan unitate psikogeriatrikoa aurkitzen da.

Egoitza mixto bat da, eta plaza guztiak daude homologatuak. Horietatik 79 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutakoak dira, eta Azpeitiako udalaren gizarte zerbitzuen bitartez izango dute sarbidea. BVD eta RAI baremuen bitartez neurtuko da hautagaien egokitasuna plaza hauetara sarbidea izateko.

2011ko ekainetik zazpi plaza pribatu ere badauzkagu, Azpeitiako udaleko gizarte zerbitzuen bitartez kudeatzen da sarbidea.

Solairuka, honakoa da San Martin egoitzaren antolaketa:


BEHEKO SOLAIRUA

  • Harrera gela.
  • Komunak
  • Hil aretoa / beilatokia.
  • Kapila
  • Harrera-gunea
  • Errehabilitazio gela
  • Aldagela.
  • TB gela / egongela.
  • Bilera gela.
  • Sukaldea eta sukalde-ondoa.
  • Kanpo lorategia
  • Zuzendariaren bulegoa
  • Gizarte arduradunaren bulegoa
  • Psikologoaren bulegoa
  • Terapia gela

LEHEN SOLAIRUA (Arreta berezia)

  • 8 logela bikoitz.
  • 6 logela bakar
  • 4 egongelatxo.
  • Jantokia
  • Egongela

BIGARREN SOLAIRUA

  • 8 logela bikoitz.
  • 8 logela bakar.
  • 4 egongelatxo.
  • Jantokia
  • Egongela

HIRUGARREN SOLAIRUA

  • Medikuaren bulegoa
  • Erizaintza bulegoa
  • 8 logela bikoitz
  • 6 egongelatxo
  • Egongela / TB gela.

LAUGARREN SOLAIRU UPSI

  • 16 logela bakar
  • Egongela / Telebista gela
  • Jantokia
  • Bideo Zainketako gela

SEKTORIZAZIOA ETA EGOITZAREN ORDUTEGIAK

Alde batetik, gure egoitza bizi diren pertsonen izaera ezberdina kontuan hartuta ( pertsona autonomoak, dependentzia fisikoa dutenak, dependentzia mentala dutena) eta beste alde batetik ingresua eskatu duten pertsonen profil berriak ikusita, egoitza moduluka antolatu da, egoitzaren funtzionamendu hobe bat eta arreta egokiago bat bermatzeko asmotan. Horretarako egoiliarrak moduluka sailkatu dira, bakoitzaren autonomia edo dependentzia mailaren arabera.

Egoitzaren sektorizazioa honako hau da:

1 eta 2 SOLAIRUKO MODULOAK: Solairu hauek dependentzia fisiko eta psikiko gehien duten egoiliarrei esleitu zaizkie; ingurugiro erlaxatu eta sinpleago baten beharra dute, beraien beharrizanak hobeto asetzeko. Egongela eta jangela propioa dute.

3 SOLAIRUKO MODULUAK: Solairu hau gainontzeko egoiliarrei esleitu zaie, estimulazioa lantzen da eguneroko bizitzako ariketekin jarraitzeko. Bakoitzaren mailara egokitutako ariketak egiten dira, norberaren gaitasuna mantentzeko asmoarekin. Solairu honetako egoiliarrak egoitzako zerbitzu orokorrei atxikita daude.

4 SOLAIRUKO MODULUAK: Beran kokatzen da unitate psikogeriatrikoa. Izaera edo jokaera arazoak dituzten pertsonak daude bertan.

2